Informazio-saio irekia
-
Tolosako Udaletxean, pleno aretoan43.13808912511189, -2.0719590878922824
-
Tolosako Udalak belaunaldiarteko etxebizitza-proiektu bat egiteko asmoa du Iurramendi eta Paper kaleen arteko biribilgunearen alboan, oraingo etxeen eta eraikitzen ari diren eraikinaren arteko orubean.
Egun, etenda daude lanak, proiektuaren idazketarako kontratuaren esleipena auzitara eraman baitzuen iaz lehiaketa publikora aurkeztu zen enpresetako batek. Orain, proiektuaren hezurdurarekin aurreratzeko, eta herritarren ekarpenak jasotzeko baliatu nahi du Udalak EAEko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak (KEAO) ebazpena eman arteko tartea.
Iazko azaroan iragarri zen publikoki zein zen Udalaren asmoa. Proiektua gorpuzteko, berriz, otsailetik aurrera saio ireki gehiago egin dira, baita proposamenak jaso ere. Guztia aztertu eta gero, informazio-saio irekia egingo da prozesuaren ondorioak elkarbanatzeko eta, horrekin batera, proiektuaren hezurduraren oinarriak emango dira ezagutzera; baita hemendik aurrera jarraituko diren urratsak ere.
Saioa ekainaren 10ean izango da, asteartea, 18:30ean udaletxeko pleno aretoan. Ez dago izena eman beharrik bertaratzeko.
Partekatu