Indabe musika taldea
Indabe Donostiako Antigua auzoan sortu zen, elkarrekin musika egiteko gogoa zuten hiru neskarekin. 2021ean laukote bihurtu ziren eta Gipuzkoako gaztetxe eta festetan aritu ondoren, 2023ko uztailean beren lehen maketa kaleratu zuten: Noiz arte?, sei abestiz osatutako pop-rock lana. Ondoren, Azaletik singlea aurkeztu zuten, taldearen etapa berri baten hasiera markatuz. Gaur egun hirukote gisa jarraitzen dute: Uxue Estrada (ahotsa eta gitarra), Nora Azurza (baxua) eta Peru Blanco (bateria). Taldea bere estilo propioan sakontzen ari da, heldutasun eta kalitate handiagoarekin, eta euskal musikaren panoraman bere lekua egiteko gogoz.
Partekatu