Bengo musika taldea
BENGO izen artistikoaren atzean Aitor Bengoetxea dago, genero urbanoan kokatzen den musikaria eta break dantzaria. 2021ean bere lehen EPa (4 Taupada) argitaratu zuen, eta 2022an hainbat single kaleratu zituen. 2023an lehen diskoa, Bizirik, plazaratu zuen eta horrekin batera jaialdi eta areto askotan aurkeztu zuen Bizirik Bira izeneko emanaldia. 2024an lau single arrakastatsu kaleratu zituen eta urte amaieran Belharra disko berria argitaratu zuen. Lan horretan bere alderdirik pertsonalena erakutsi du, bere jatorri euskalduna eta unibertso musikal berria azpimarratuz.
Partekatu