Janus Lester musika taldea
Janus Lester 2022an Beran sortutako musika taldea da. Taldeak lehenbiziko lan luzea urte horretantxe kaleratu zuen, Ez gaitzala loak harrapatu izenburupean. Horren ostean, Janus Lester Zuzenean diskoa atera zuten eta 2024an estudioko bigarren lana plazaratu zuten: Lore. Jokin Pinatxo beratarraren ezohiko ahots bereziarekin arima beltz, elektroniko, folk eta pop kutsuekin taularatzen dira Janus Lesterrekoak. Jokinez gain, taldea osatzen dute honako hauek: Garazi Esnaola (teklatua), Mattin Arbelaitz (bateria), Julen Suarez (tronpeta), Andoni Arriola (tronboia), Julen Barandiaran (baxua) eta Javier Echarri (gitarra).
Partekatu