Azken albisteak
2025eko urritik-azarora.
Tokiko energia-komunitateen inguruan hausnartu eta eredu hori sustatzeko saio irekiak egin ziren Tolosan, apiriletik ekainera. Horrek sortutako interesa dela eta beste 6 saio ireki eskainiko dira. Saio hauek, tokiko energia-komunitatea bera sortzera bideratuago egongo dira, eta parte hartzean oinarrituko dira. Komunitate izaera jorratzeko lanketa egin ez ezik, sortze-prozesuari buruzko aholkularitza emango da saioetan: nola egituratu, forma juridikoak, tramiteak, egin daitezkeen proiektuak, adibideak… Goiener eta Farapi kooperatibetako adituek gidatuko dituzte saioak.

2025eko apiriletik-ekainera.
Energia-komunitatea sortzeko partaidetza-prozesua abian da Tolosan.
Tolosako Udalak herritarrei zuzendutako partaidetza-prozesua jarri du martxan, tokiko energia-komunitate bat sortzeko helburuarekin. Ekimen honen bidez, energia berriztagarrien erabilera sustatu, kontsumo kolektiboa bultzatu eta eredu energetiko jasangarriago eta parte-hartzaileago bat eraiki nahi da.
Ondorengo irudian prozesuaren topaketa guztiak kontsulta daitezke:

Partekatu