Joan eduki nagusira

Cookien konfigurazioa

Cookieak erabiltzen ditugu webgunearen oinarrizko funtzioak bermatzeko eta zure online esperientzia hobetzeko. Cookien erabilera konfiguratu eta onartu ahal duzu eta nahi duzunean aldatu haiek onesteko aukerak.

Funtsezkoak

Lehentasunak

Analitikak eta estatistikak

Marketina

Azken albisteak

2025eko urritik-azarora.

Tokiko energia-komunitateen inguruan hausnartu eta eredu hori sustatzeko saio irekiak egin ziren Tolosan, apiriletik ekainera. Horrek sortutako interesa dela eta beste 6 saio ireki eskainiko dira. Saio hauek, tokiko energia-komunitatea bera sortzera bideratuago egongo dira, eta parte hartzean oinarrituko dira. Komunitate izaera jorratzeko lanketa egin ez ezik, sortze-prozesuari buruzko aholkularitza emango da saioetan: nola egituratu, forma juridikoak, tramiteak, egin daitezkeen proiektuak, adibideak… Goiener eta Farapi kooperatibetako adituek gidatuko dituzte saioak.

energia-komunitateak-tolosa

2025eko apiriletik-ekainera.

Energia-komunitatea sortzeko partaidetza-prozesua abian da Tolosan.

Tolosako Udalak herritarrei zuzendutako partaidetza-prozesua jarri du martxan, tokiko energia-komunitate bat sortzeko helburuarekin. Ekimen honen bidez, energia berriztagarrien erabilera sustatu, kontsumo kolektiboa bultzatu eta eredu energetiko jasangarriago eta parte-hartzaileago bat eraiki nahi da.

Ondorengo irudian prozesuaren topaketa guztiak kontsulta daitezke:

image

Baieztatu

Mesedez, hasi saioa

Pasahitza laburregia da.

Partekatu