AuzoEkin
AuzoEkin
ZER?
AuzoEkin Tolosako auzo guztien garapen integral eta orekatua sustatzea eta herritarren erabaki ahalmena handitzea helburu duen proiektua da.
Udalaren baliabide eta inbertsioak herriko eremu guztietara iristea bermatuko du ekimenak eta auzoen epe motz-ertaineko komunitate-erronkei erantzuteko asmoa ere badu.

NOLA?
Eremuka. Tolosa zortzi eremutan banatu da, hainbat irizpide kontuan hartuta: muga orografikoak, beharrak, auzo identitateak, gardentasun geografikoa eta abar.

Progresiboki jarriko da martxan. 2025ean hiru eremuk ekingo diote esperientzia pilotuari: San Esteban; landa-auzoak; eta Bidebieta, Iparragirre, Izaskun. Aurten, eremu horietan, beharren diagnostiko integrala egingo da auzotarrekin, eta lau urterako plana definituko dugu eremu bakoitzerako. 2026an planaren inplementazioari ekingo diogu, eta eremu bakoitzeko herritarrek erabakiko dute 2026ko aurrekontuaren barruan zein proiektu abiatu. Gainerako eremuetan, datorren urtetik aurrera egingo da lanketa bera, guztiak dinamikan sartu arte
Partaidetza-prozesuak
Topaketak
Hurrengo elementua orri honetako osagaiak mapan puntu gisa erakusten dituen mapa da. Elementua pantaila-irakurgailu batez erabil daiteke, baina ulergaitza izan daiteke.
Mapa hau ez erabili